Amets Arzallus

Egun on lagunok!

Bertsolaritza saila estreinatzeko ordua ere heldu da dagoeneko eta pertsonalki gehien gustatzen zaidan bertsolariarengatik hitz egin nahi dizuet, Amets Arzallus Antiarengatik hain zuzen ere.

1983ko azaroak 9an Donibane Lohizunen jaio bazen ere txikitatik bizi izan da Hendaian.

Bertsotarako zaletasuna familiatik datorkiola esan dezakegu, bere aita Jexux ere bertsolaria baitzen. Horri esker, Ametsek zein bere arreba Maddalenek bertsotarako joera izan dute.

Baionako Bernat Etxepare lizeoan ikasi ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatera egin zuen saltua Ametsek, kazetaritza ikasteko.

Ikasketa horren harira, Euskadi Irratian lan egin du. Baita Argia astekarian ere, non, abentura asko bizi izan ditu.

Adibidez, 2006an, Boliviara egin zuen bidaia elkarrizketa eta erreportai batzuk egitera. Besteak beste, Evo Moralesekin ere elkarrizketa izan zuen, gehienbat, bertako errealitatea hona gerturatzeko.

Hortik urtebetera, berriro ere bere lagun eta argazkilari Txomin Txuekarekin, Palestinara egin zuen espedizioa, aurreko bidaiako helburu berdinarekin.

Argazkia: Euskonews Gaztea

Lan asko egin eta abentura asko bizitzeaz bestalde, bertsolaritzari esker egin da ezaguna Euskal Herri mailan. Hasieran jolas soil bat besterik ez bazen ere, teknika eta trebetasuna hartzen joan da denbora pasa hala.

Bestalde, beste bertsolariei entzuteak asko erakutsi diola aitortzen du, besteak beste Egaña, Lizaso, Agirre, Xalbador…

Lehenengo aldiz, Beasainen jarri zen jendaurrean bertsotan, Gipuzkoako eskolarteko txapelketan hain zuzen ere. Ordundik, Euskal Herriko hainbat plaza zapaldu ditu Ametsek.

Nafarroako txapelketa lau urtez jarraian irabazi zuen (2000, 2001, 2002 eta 2003), Iparraldeko bertsulari txapelketa beste bi aldiz (2008 eta 2010) eta 2009. urtean txapelketa nagusian bigarren geratu ondoren 2013an txapela jaztea lortu zuen. Gaur egun, Euskal Herriko bertsolari onenetako bat dela esan dezakegu.

Besterik gabe, 2013ko finaleko txapeldunaren agurrarekin agurtzen naiz. Aupa Amets, merezitako txapela zuretzat!

Zerutik begira daude

Joxe eta Manuel Mari,

ziega zulotik entzuten

beste euskaldun ugari.

Muxu bat Iparraldeko

bertso eskolako haurrari,

lagundu nauten guztiak

Olatz eta arreba bi.

Baina ni ez bainaiz hemen

neuk sortu hutsean ari,

aitarena den txapel hau

eskeintzen diot amari,

haurra nintzela euskaraz

erakutsi zidanari.

 

Advertisements

Posted on 2014-12-16, in Bertsolaritza and tagged , , , , , , , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

bihiruki

(*)/(*) BIZIKLETAZ MUGITUZ

Kulturane

Blog de música, cine y artes escénicas.

Gailurrerat

Mendi-bloga

WordPress.com en Español

Blog de Noticias de la Comunidad WordPress.com

%d bloggers like this: