Blogaren artxiboa

Aitorren hizkuntz zaharra

Kaixo lagun!

Gaurkoan, kantu herrikoi batekin natorkizue, “Xiriako” Andonegi mutrikuarrak sentimendu handiz idatzirikoa. Haurra zelarik, bere amak irakatsi zion gure hizkuntzak duen garrantzia.

Nik ere, mutrikuarra izanik, oso barnean daramat abesti hau eta oso txikitatik mutrikuarron zati bat izan dela esan dezakegu.

Abesti honek oso argi uzten digu euskaldunok euskaraz jardun behar garela, gure arbasoen lanak eta borrokak zerbaitetarako balio dezan.

“Xiriako”-k, bere amaren besoetan zegoela entzun zuen euskarazko lehenengo hitza eta munduko hizkuntzarik zaharrenetako baten aurrean zegoela ohartu zen.

Euskal Herritarroi nortasuna ematen digun hizkuntza hain zuzen ere. Eta kantu honen bidez, hizkuntzarik ederrena ez galtzeko bultzada eman nahi digu.

Nire aldetik, eskerrak eman nahi nioke bertso sakon hauek idazteagatik. Baita nire amari ere, “Xiriako”-ren amak bezala euskarak duen garrantzia erakusteagatik.

Besterik gabe, goza ezazue!

10-11-07 011

“Xiriako” Andonegiren jaioterriko portua (Mutriku)

Aitorren hizkuntz zaharra

Hitzak: “Xiriako” Andonegi

Musika: Herrikoia

Interpretazioa: Herrikoia

Doinua: Re – Sol – La – Mim

Aitorren hizkuntz zaharra nahi degu zabaldu.

Munduaren aurrean gizonki azaldu.

Baldin gure zainetan odolik badegu,

euskaldunok euskaraz hitzegin behar degu.

Lehendabiziko hitza haurtxo nintzanean,

amaren besoetan bular barrenean.

Hitzok esan zizkidan hizketa garbian,

gorde euskara semetxo, bihotzan erdian.

Amatxok esan zidan, heriotz aurrian

agur semetxo laztan, laster naiz lurpian

euskaraz otoitz egin neure lur gainian

euskara entzun nahi det nik bai zorionian.

Gora euskara maitia, zoragarriena,

euskaldunon artian maitagarriena.

Munduan sortu zenik, hizkuntza zaharrena

gora eta gora beti gure euskara ederrena.

bihiruki

(*)/(*) BIZIKLETAZ MUGITUZ

Kulturane

Blog de música, cine y artes escénicas.

Gailurrerat

Mendi-bloga

WordPress.com en Español

Blog de Noticias de la Comunidad WordPress.com